Pieza handien bibrazio bidezko egonkortzean espezializatuta gaude. Tenperatura bidezko ohiko egonkortzearen ordez alternatiba praktiko, moldakor eta jasangarri bat jartzen dugu zure eta zure proiektuaren zerbitzura. Metalezko piezen bibrazio bidezko distentsionatzea berrikuntzaren eta energia-efizientziaren alde egin ditugun apustuetako bat da.
Tentsioak bibrazio bidez egonkortzeko erabiltzen dugun sistemari esker, gure instalazioetan lan egin dezakegu, edota bezeroak behar duen lekura joan gaitezke lana egitera. Hori abantaila handia da praktikotasunari eta kostuen murrizketari begira hainbat sektoretan egiten diren proiektuetan. Adibidez, sektore eolikoan, trenbide-sektorean eta ontzigintza-sektorean, in situ egiten dugu tamaina bereziko piezen egonkortzea.
Metalezko piezen bibrazio bidezko egonkortzea ezagutzen ez baduzu, kontsultatu
guri eta zerbitzuari buruz dituzun zalantza guztiak argituko dizkizugu.